Zure txakurkumea gizarteratzea

Zorionak, zure txakurkumea eskuratu duzu!
Zure txakurkumeak, ama eta senideen bitartez, txakurren munduan bizitzeko beharrezkoak izango dituen gaitasunak, bereganatu ditu.
Gurekin, gizakien artean bizitzeko beharko dituenak eskuratu ditzan, gizarteratze programa bat jarraitu du.
Gaurtik aurrera, programa hori guztiz betetzea, zure eskutan egongo da.
Berarekin gozatu edo zuretzat arazo bat bihurtzea, gizarteratze programa horren arrakasta mailak finkatuko du.
Arrakasta izan dezazun, lagungarri izango duzulakoan, honokoa proposatzen dizugu:
ETXEAN

  • Berarentzat leku bereiztua prestatu. Ez dadila etxe osoan bueltaka ibili !.
    • Egonaldi motzetarako: leku txikia      ( kaiola berak balio dezake. Lotarako lekua ere izango da).
    • Egonaldi luzeagorako: leku haundiagoa baina mugatua baita

ere ( sukaldeko txoko batean, komunean, balkoiean...) Kaka eta pixa bertan egiten irakatsi beharko diozu, lotarako lekutik pixka bat aldendua.

    • Ez dezala ur frexkorik falta izan !
  • Etxeko bizitzara ohitu
    • Ezagutu ditzala bertako soinu ohikoenak: garbigailuarena,

Kafe tresnarena, batidora, irratia, telebista, musika, erratzarena…

    • Gauzak erortzen utzi zarata atera dezaten.
    • Ateko tinbrea, interfonoa, telefonoa,
    • Gizakien ahotsak hitz egiten eta builaka (emakume, gizonezko, haurrak…)

Familiko guztiek parte hartzea komeni da:
- besoetan hartu eta laztandu, estutu batzuk eman, jana eman, hitz egin…
- gorputz osoa ikuttu: hankak, hankazpiak, burua, belarriak, isatsa, muturra, ahoa, …(denean ikuitzen utzi behar du. Albaiteroak eskertuko dizu errebisioak egitera joaten zaren bakoitzean ).
- Egunero orraztu.
- Bainua ere une garrantzitsua da. Gizakien ikuttura ohitzeaz gain, uraren kontaktura ohitzen baduzu, aurrerantzean, elkarrekin une zoragarriak izango dituzue.
- Janaria eskutik emaiozu. Zurekiko konfiantza lortuko duzu.
- Hasi tarteka lepokoa jartzen.
- Bere atseden denborak errespetatu. Txakurkumeek, zatika bada ere, lo asko egiten dute (12 ordu).
ETXETIK KANPO
Bere inguru berria ezagutzen hasi behar du. Leku itxietan izan ezik, lotuta eraman.

  • Pertsonak: egunero jende berria ezagutu behar du. Eman dezaiotela janaria eskutik. Hartu dezatela besotan, igurtzi, laztandu,…eta ohitzen denean, jende asko dabilen lekuetara eraman.
  • Zaratak: trena, autobusak, kamioiak, kotxeak, motorrak, haurrak bizikletan, patineteak…
  • Eskuratu indar desberdinetako petardoak eta, txikienetatik indartsuenetara eta urrutiagotik gertuagora, lehertarazi eta erreakzioa ikusten joan ( oso garrantzitsua festak edo trumoi garaietarako ).
  • Beste txakurrak (eta beste animaliak): zenbat eta gehiago ezagutu, hobeto. Beraiekin erlazionatzeak, inguru berrira egokitzea erreztuko diote.
  • Eraman ezazu hondartzara. Zapal dezala area eta itsas hertzeko olatuekin             “ borrokan “ aritu dadila. Eraman ezazu erreka hertzera, ur korrontea ezagutu dezan.
  • Ez ahaztu txakurraren kakak biltzea. Ez dadila  inguruko jendea bere aurka jarri.

Azken finean, datozen hilabetetan                ( lehenbailehen), zenbat eta gauza berri gehiago ezagutu arazi, hobeto. Horrela, edozein lekura eraman ahal izango duzu inolako arazorik gabe.

TXAKURRA HEZI
Gizakiekin bizi ahal izateko oinarrizkoak izango dituen portaerak, lehenengo egunetik irakasten hasi. Funtsean, esanekoa izaten :

  • Deitutakoan etortzen.
  • Leku batean zain egoten.
  • Eseritzen.
  • Etzaten.

Txakurkumea den bitartean, bilatzen dituzun portaera horiek, janarekin eta laztanekin bereziki sarituz, eta egokiak ez direnei kasorik egin gabe, errez lortuko dituzu. Orain ez baduzu egiten, gero ia ezinezkoa izango zaizu eta buru-hauste bat baino gehiago izango dituzu.
Denbora epe batean (6-8 ilabete bete artean +-) ez baduzu lortzen, ez itxaron gehiago eta aditu baten laguntza eskatu. Ez zara damutuko !.
BUKATZEKO
Txakurretaz zenbat eta gehiago ikasi, orduan eta hobeto ulertuko duzu zure txakurkumearen portaera, eta hartzen dituzun erabakiak, zuzenagoak izango dira.

  • Irakurri eta informa zaitez. Balio haundiko bitartekoak dituzu, bai liburu espezializatuetan eta baita sarean ere. Itturri fidagarriak hautatu!.
  • Gogoratu txakurkume bat dela eta ez larruzko mozorroa daraman gizakia. Bere izakera ukatzen badiozu, min haundia egingo diozu!.
  • Albaitari batera eraman ezazu osasun jarraipena egin diezaion. Aurrerantzean, berak emango dizkizu beharrezko aholkuak.

PARDARRI-tik, orain hasten duzuen abentura berri hau, zuretzat eta zure txakurrarentzat, esperientzi ahaztu ezina bihurtzea, espero dugu.

PARDARRI. Amezketa.